ISAAK BABEL / LÓPEZ DE MUNÁIN, IRATXE (Ilustración)
Los Cuentos de Odesa están considerados una obra maestra del relato corto. Centrados alrededor del «Rey» Benia Krik y su banda, jefes absolutos del barrio judío Moldavanka en Odesa, los temas de la pobreza, la injusticia social y el submundo del crimen son tratados desde el humor, el amor, y la esperanza.
Isaak Babel (Odesa, 1894 - Mosku, 1940). Ukrainako familia judu baten semea zen. Goren mailako heziketa ez ezik, heziketa judua ere jaso zuen etxean: hebreera eta ara-meera ikasi zituen, eta Biblia eta Talmuda irakurri. Yiddish hizkuntzaz ere mintzatu eta idazten zuen txikitatik, eta frantsesez. Iraultza baino lehen zenbait ipuin argitaratu zuen Gorkiren Letopis aldizkarian; garai hartako ipuin batzuk pornografikotzat jo zituzten. Odesako ipuinak liburua hainbat narrazioz osatuta dago, bere jaioterriko mafia eta bazter zuloetan girotuak. Zalditeria Gorria (1926) maisulana da, hogeita hamasei narrazio laburrek osatzen dute eta bertan prosa apartaz erakusten ditu Babelek bere narrazio dohainak. Antzerki lanak eta zinemarako gidoiak ere idatzi zituen. Botere Sobietarraren alde agertu bazen ere, Stalinen poliziek atxilo hartu zuten 1939an. Hurrengo urtean fusilatu zuten, eta 1954an birgaitu.