Primo Levi (Turin, 1919 - 1987). XV. mendeaz gero Piamonten kokaturiko familia judu batean jaioa. Gerra bete-betean, 1941ean, bukatu zituen Kimika ikasketak. 1943an, partisanoekin bat egin zuen, eta berehala atxilo hartu zuten faxistek. Auschwitzera deportaturik, bertan bizi izan zuen gerraren azken urte ikaragarria, nazientzat esklabo gisa lan eginez. Gerra bukatu eta, aske, Italiara itzuli zenean, kimika lanetan atera zuen bizibidea. Hala ere, bizi izandako infernu hura bere barruan eraman zuen bere buruaz beste egin zuen arte, eta bere literatur jarduna estuki lotua ibili zen Auschwitzen bizi izandako infernuaren lekukotza emateari. Hori du gaia bere trilogia famatuak: Hau gizon bat bada (1947)