Biografía de Napoleón Bonaparte
(Grenoble, 1783-Paris, 1842). Literaturaren historiak eman duen idazlerik ospetsuenetako bat da. Literaturari, musikari, pinturari eta bidaiei buruzko hainbat liburu idatzi ondoren, nobelak idazteari ekin zion, nobelagintzak bere urrezko aroa izan zuen garaian, erromantizismoaren eta errealismoaren artean. Parmako kartusia honetaz gainera, Gorria eta beltza, Lucien Leuwen eta Armance dira bere nobela ezagunenak. XIX. mendearen ispilu izanagatik, Stendhalen obrak ez du gaurkotasunik galdu, eta hizkuntza askotara itzuli dira beraren liburuak, gutxi izan baitira berak bezala irudimenezko mundu baten bidez eta fikzioaren indarraz irakurlea liluratzea lortu duten idazleak. Stendhalen obraren eraginak eta beraren obrak sortu duen jakin-minak bizi-bizirik diraute gaur egun.