ZIAURRITZ,JAVIER / JUAN LUIS LANDA (Ilustración)
Klasikoak eskura ez da testu-liburu bat. Ez da testu-liburua, eta ez du izan nahi. Orri hauek bokazio apalagoa dute. Testu osagarriak izan nahi dute huts-hutsik, laguntza besterik ez, makulu bat neska-mutilak musika klasikoaren munduan sar daitezen, baina betiko harri horretan behaztopa egin gabe, hau da, zer egin, nondik hasi eta nola jarraitu ezin asmaturik. Klasikoak eskura vademecum bat da, azpitituluak dioen bezala. Alegia, azterlan motz bat da, laburpen bat, ohar multzo bat. Horregatik dago hainbeste hutsune, horregatik ez dira hainbeste musikagile ageri, liburutxo honek ez baitu gosea kendu nahi, apetitua zabaldu baizik... Interesa sortzea da kontua, ez besterik. Jakingo du norberak gero nora jo gustura asetzeko...