TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA / LANDA HERNÁNDEZ, JUAN LUIS (Ilustración)
Ikasturtea bukatu da eta Nur Larrabetzura itzuli da berriro, udako oporretarako. Lagunekin ibiltzeko eta jolas egiteko garaia da. Bizikleta, patina eta igerilekua, batez ere, dira eguna betetzen diotenak. San Juan bezperan iritsi da, gainera, magiazko gauarekin batera: suak egin eta mozorrotzeko gaua, sorgin-gaua. Nur eta lagunak amamaren etxeko sotoan sartzen dira, mozorrotzeko asmoz, baina etxe sorgindua aipatzen du norbaitek...